XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itz bikoitzak darakuskuezan euskal-izpiakeraren arau batzuk.

Euskeraren izpiakerari buruz, aspaldian ainbat lan ederr egin dira; baña sail au osoro azterrtu ta ondo ezagutu orduko, oraindik euskalariak ekiñaldi garratzak egin bearr izango dabez.

Gure izkuntza onen izpiakera; osoa ezagutu ta irakasteko asmoz lan-egin daben euskaltzaleak, benetan txalogarri dira: gauza ezkuturik asko erakutsi dauskuez, eta onako lanetara zale diranai, bidea idegi dautse; baña izpiakera osoa noz-edo-bein ezagutu nai ba-dogu, gai bereziak arrtu ta atalka lan-egin bearr dogula deritxat.

Gero, adimen zolia ta onetarako asti ta gogoa daukazanen batek, lan berezi guztiok ikasi ta izpiakera osoa azaldu dagikeantzat, orain berarizko lanok egitea ondo baño obeto litzate.

Beste enparauak alde batera itxirik, txosten onetarako iru igidin autu dodaz: d-g-r.

Iru igidin oneik itz bikoitzetan arrtu daroezan aldakuntzak, guztien arrtean ezaunenak dira, ta euskalari geyenak aitatu dabez; baña aldakuntza oneitzaz orain arrte esan ez dan zertxubait esan daikedala dirudit, eta neure gogora etorri yatan ori zuzen ala oker dagoan, nik baño geyago dakian norbaitek ikusi, azterrtu ta erabagi dagian, neure eretxia azaltzera noa: Esango dodana edonoentzat argiago izan dadin, autu dodazan gayak bana-banan eta urrengorik-urrengora azalduko dodaz.

Eta lenengo, aitaturiko iru igidin orrein aldakuntzak itz bikoitzetan; baña itzaren bigarren atala gediñez asten danean.

(l) Lan onetan darabilkedazan itz barriak, emen jarrayan azalduko ditut.

Idazle batzuk aspaldi onetan darabilez eta gaur-egunean askorentzat itz ezaunak diralako, ontzat arrtu ditut.